miércoles, 9 de julio de 2014

"Teknologia berrien aplikazio solidarioenak", Gaztezuloren eskutik

Gaztezulo aldizkariak EKIPO 2.0 Adap-Meeting egitasmoari erreportaje zabala eskaini zion joan den ekaineko alean. Kronika horretan ekimenaren nondik-norakoak, tabletaren funtzionamendua eta The Grid2 softwarearen xehetasunak uztartzen dira. Nerea Rios erabiltzailearen argazkiak atontzen du erreportajea. Aspace Gipuzkoa hedabideekin elkarlanean, proiektua gizarteratze erronka horretan urrats sendoak ematen ari da.





Hiru orri horietan, Aspace Gipuzkoak teknologia berrien alde egiten duen apostua berresten du gazteei zuzendutako eta gipuzkoa errotua dagoen aldizkariak. Teknologia berriek ezgaitasunaren alde izan dezaketen papera azpimarratzen da, eta gure Elkartea egiten ari den lana jartzen da eredutzat.


Azkenik, eta Aspace Gipuzkoak teknologia berriekin duen hartu-emana Adap Meeting ekimenetik haratago doala eta etorkizuneko ikuspegia duela egiaztatzeko, Elkartean Ingeniaritza praktikak egin dituen ikasle bati egin diete elkarrizketa, Aitor Vitoria ingeniariari. Hiru ikaslek egin dituzte ikasketa amaierako proietuak eta praktikak, gure erabiltzaileen bizi-kalitatea eta autonomía bermatuko dituzten proiektu berriztatzaileak garatu dituztelarik.






Lerro hauen bitartez GAZTEZULO aldizkaria zoriondu nahi dugu, landu duten erreportajeagatik, eta euren argitalpen bikainaren urteurrenagatik. Mila esker!
.
ARGITALPENA DATA: 2014ko EKAINA
LEKUA: Donostia